Ziklologistika kooperatiboa · 2020tik

Nor
gara

Gasteizko lan-kooperatiba bat. Baldintzak pedalei eragiten diegunok erabakitzen ditugu.

Eramanen taldea kutxak deskargatzen lokalaren aurrean

2020tik

Gure hiria maite dugu, gure bizilagunak, kooperatibismoa eta bizikletak ere bai. Hori guztia era jasangarri eta etikoan bateratzeko, nortasun eta piñoiekin, 2020ko ekainean jaio zen Eraman.

Pandemia betean hasi ginen, banaketa-plataformen alternatiba etiko gisa: lan duina, eta baldintzak lan egiten dugunok erabakitzen ditugu. Vitoria-Gasteizko elkartutako lanaren kooperatiba bat gara.

Hiru zama-bizikleta hub-ean aparkatuta, apalen aurreanKaskoa, Eramanen eranskailuarekin

Hub-a

2025eko urtarriletik San Martingo mikrohub-etik egiten dugu lan, Pintor Aurelio Vera-Fajardo kaleko 15ean. Bertara iristen dira bidalketak, bertan prestatzen dira ibilbideak eta bertan lo egiten dute bizikletek.

Euskaraz

IKA euskaltegiarekin akordio bat dugu: guk haren irudia Gasteizen zehar zabaltzen dugu, eta IKAk euskara-eskolak ematen dizkigu. Euskara ikasteko eta erabiltzeko gune izan nahi dugu, eta gurekin lan egiten duenak euskaraz egin ahal izatea.

Ez goaz bakarrik

Bizikasi

Bizikleta-ikastaroak Gasteizko ikastetxeetan. Eramanek antolatzen ditu.

Human Spaces

Diseinatu eta eraikitzen duen kooperatiba anaia: tresna digitalak eta proiektuak.